XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

g) Kolonialisma eta inperalisma.

Ia beti bi kontzetuak baturik enplegatzen ditu.

Eta Euskal-Herria hauen pean judikatzen du.

Europako herri minoritarioentzat ere kolonialisma eta inperialisma etsai hilkor dira.

Halere, Europan sufritzen den kolonialismoari barrenekoa deituko dio, beste kontinenteetakoetatik bereizturik, eta nazional mugimenduen eginkizun historikoa kolonialisma horren gainditzea da.

Eta kolonial zanpazioaren sistima gainditzeko, berriz, herri hauk bortxaz iraultzeko prestatu behar dira, zeren, Europan, kolonialismoaren menpeko diren herriek ezin bait dezakete karidadezko laguntzarik itxaron menperatzaile kolonialisten partetik.

Halabainan, Euskal-Herriak Espaniako eta Frantziako kolonialisten aurka burruka egiten badu ere, aitzitik, eta hau oso goitik esan behar da, ez da ari herrialde hautan tirania eta esplotatzea sufritzen duten indar demokratiko eta aurrelarien aurka.

h) Erresistentzia eta iraultza.

Erresistentziazko gudua nazio osoaren gudu iraultzaile da.

Iraultza ezin bihur daiteke, beraz, ekonomiazko erresistentzia hutsera, zeren, honek langile burrukak eta huelgak besterik ez bait lituzke emango.

Aitzitik, iraultzara ailegatzeko modu bakarra burruka harmatuarena da.

Baina hori bai, askatasun nazionalerako burrukan, lehena, kultural erresistentzia da.

II.- KLASEAK.

a) Nazio-Estaduko burgesia.

Honetaz hitzegiten duenean, ez du esan nahi, Euskal-Herriko monopolista burgesia at uzten denik, aitzitik, Estadu-Nazioan lekuturik dago.

Honela, beste batzutan, burgesia hispana deituko du, eta horrekin bat eginik dagoela esango du Euskadiko errebisionismu ezkertiarra.

b) Burgesia nazionala.

Honetan euskal burgesia popularra sartzen da.

Bera, berriz, monopolista burgesiaren aurka herriarekin batzen ikusi dugula, esango zaigu.

Baita ere, proletargoak euskal burgesia nazionalaren parte honekin duen aliantzak arras aberritar sentidu duela, dio.